Nazioartekotasunaren hamabostaldia

Nazioartekotasunaren hamabostaldia

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak urtero antolatzen duen nazioarteko-hamabostaldi honetan hainbat jarduera aurkezten dira ikasleak sentsibilizatu daitezen atzerriko prestakuntza eta lan-aukeren inguruan. Hamabostaldi honetan hainbat enpresetako ordezkariek parte hartzen dute non beraien hitzaldien bitartez ikasleei bistaratzen zaien zein garrantzitsua den enpresentzako atzerrira joateko prest dauden gazteak kontratatzea. Batzuetan filial berri bat ireki nahi dutelako, hornitzaileekin lankidetza-proiektuak egiteko norbait bidali nahi dutelako edota atzerriko bezeroekin proiektu estrategiko berriak abian jartzeko bertako langileak atzerrira bidali behar izaten dituzte. Enpresen beharrak ikasgeletara hurbiltzea funtsezkoa da etorkizuneko langile berriek gertutik ezagutu dezaten zein den erakundeetan topatuko dute errealitatea. 

Hamabostaldi honetan zehar bestelako jardunaldi eta mahai-inguruak ere antolatzen dira ikasleentzako. Ekintza hautan atzerriko formakuntza egonaldietan parte hartzea sustatzen da, bai ikasteko programak baita atzerrian proiektua egiteko ere. Mahai inguru saio hauetan uztarten dira atzerrira joan nahi duten ikasleak, gaur egun Mondragon Unibertsitatean ikasten ari diren ikasle atzerritarrak, eta baita ikasturte honetan mugikortasun esperientzia bat egiten ari diren ikasleak ere. Informazio eta esperientzia trukeko jardunaldi hauek oso interesgarriak izaten dira etorkizuneko aukerak ezagutzeko eta beste ikasleen ibilbide eta errealitateak ikusteko. 

Zer jakin behar dut ikastera kanpora irteteko? Zer aurkituko dut kanpoan?

Zer emango dit atzerrian egonaldi bat egiteak? Desberdintasunik al dago herrialdeen artean?

Kontratazen nauen enpresak espero du ni atzerrira joateko prest egotea? 

Nazioartekotze hamabostaldi honetan kanpora joateko intentzio edo gogoa duten ikasleei informazioa eman eta aukerak mahai gainean jartzen da, gazteen prestakuntza integrala sustatuaz eta industria-sarearen beharrekin bat eginez. 

512x262

512x262

 

Programa

  • Atzerriko unibertsitateetako informazioa eskuratzeko gunea.
  • Hitzaldia. "Ikasleak atzerrian".
  • Ezagutu beste kultura batzuk. Ohiturak, musika, gastronomia.
  • Mahai ingurua. Outgoing-ak, incoming-ak.
  • Hitzaldia. "Staff mobility".
  • Erakustaldia. "Herri kirolak", atzerriko ikasleentzat.

 

Quincena de Internacionalización

Quincena de Internacionalización

 

Quincena de Internacionalización

Quincena de Internacionalización