Hurrengo hamabostaldia

LAN ORIENTAZIOA

Ikasturteko azken NiZuGu MUgituz hamabostaldia lan merkaturen inguruan izango da apirilaren 25etik maiatzaren 6ra bitartean. Etorkizun hurbilean unibertsitateko ikasleek lan merkatuko errealitateari aurre egin beharko diozue, eta jauzi horretarako behar bezala prestatu zaitezen hainbat ekintza antolatu ditugu.

Ekintza batzuk ikasle guztiei zuzendutakoak dira, hala nola, CVa eta lan elkarrizketak prestatzeko tailerrak, baino hauez gain, ikasturte bakoitzerako bestelako ekintza zehatz batzuk ere antolatu ditugu. Azpian duzu ikusgai programazio osoa, kontsultatu patxadaz eduki asko dago eta, eta gogoratu beharrezkoa den horietan izena emateaz.

 

 

Ikasle guztiei zuzendutako ekintzak

CVa eta lan elkarrizketa prestatzeko tailerrak

Lan mundura salto egiteko garaian oso garrantzitsua da zure burua ondo aurkeztea. Horregatik, Mondragon Unibertsitateko lan orientazio taldeak teknikak erakutsiko dizkizu CV eta lan elkarrizketak ondo prestatzeko.

Saio hauetan interesatuta egonez gero, ikusi data proposamenak eta apunta ezazu zure agendan zein saio datorkizun hobeto (gogoratu saio hauek klase orduetatik kanpo direla). Saio birtualetara konektatzeko linka seihileko koordinatzaileak helaraziko dizu Mudle bitartez. 

  • Maiatzak 2, 10:00-11:00 (Gaztelaniaz), ONLINE
  • Maiatzak 2, 15:00-16:00 (Euskaraz), ONLINE
  • Maiatzak 4, 10:00-11:00 (Euskaraz), ONLINE
  • Maiatzak 4, 15:00-16:00 (Gaztelaniaz), ONLINE

Eman izena saioetako batean 

Tailerretara joan aurretik, bideo hauek ikustea gomendatzen dizugu gaiaren kontestualizazio bat izan dezazun.

 

Kurtso bakoitzarentzat zehazki antolatutako ekintzak

 

 

 

 

Apirilak 28 - Dual programaren aurkezpena (12:00-13:00)

Dual programa aurkeztuko da hurrengo ikasturtean lana eta ikasketak partekatzera animatu zaitezen.

Ingeniaritza fakultateko Dual Programako arduradunak gidatuko du, Josu Galarzak hain zuzen, eta gonbidatu berezi gisa Eneko Perezek hartuko du parte, IKERLAN ikerketa zentroko talentu arduraduna. 

Saiorako esteka Mudle bitartez helaraziko da. 

Maiatzak 5 - Engipreneurship 2.0 (15:30-16:30)

Ingeniaritza eta Ekintzailetza: elkarri esateko asko. Saio honetan ingeniaritzaren eta ekintzailetzaren arteko loturen inguruan hitz egingo dugu, eta hauek guztiak bertatik bertara jarraian atzaltzen diren ekintzak bizi izan dituztenekin komentatuko ditugu, eta ekintzailetzak eskaintzen dituen aukera guztiak erakutsiko dira:

  • 4. ikasturtetan egin ahal izango den ekintzailetza-ibilbidea. Irakasgai honetan gai anitz landuko dira, besteak beste: jasangarritasun laukoitza, ekonomia soziala eta teknologiaren rola, ikerketaren emaitzen balorizazioa eta ustiapena, teknologiaren merkaturatzea...
  • Changemaker proiektua: Changemaker proiektua ezagutzen ez baduzu bideo hau ikustera animatzen zaitugu. 
  • LIP eta TFG ekintzaileak: batzuk proiektu propioetan eta beste batzuk teknologietan oinarritutakoetan, ez baita beti ideia propio bat izan behar proiektu batean lanean egoteko. Gainera, badira ere enpresetan barne ekintzaitzeko proiektuetan TFG ekintzaileak egiteko aukerak.
  • Ekintzailetza-lehiaketak: bai bere proiektuan % 100ean aritzeko ekintzailetza-beka bat irabazi nahi duenarentzat, bai arratsalde interesgarri bat pasatzeagatik eurotxo batzuk irabazi nahi dituenarentzat.

 

Apirilaren 27ko goizean zehar bi ekintza mota antolatuko dira. Lehenengoan unibertsitatean garatzen diren ikerketa proiektuak ezagutzeko aukera izango duzu, eta jarraian, etorkizunean ikasi ahal izango dituzun masterren berri emango dizute. Gainera, beste egun batean Gradu Bukaerako Lanaren aurkezpen saioa ere edukiko duzu.

Jarraian topatuko duzu ekintza bakoitzaren informazio zehatzagoa. 

Apirilak 27 - Ezagutu unibertsitateko ikerketa aktibitatea (9:00-11:00)

Gertu gertutik ezagutu ahalko dituzu zure irakasleek garatzen dituzten ikerketa proiektuak. Ingeniaritza fakultateko 18 ikerketa lerroetako ordezkariek azalduko dizute zein erronka teknologiko planteatzen dizkieten enpresek eta nola ari diren hauei irtenbidea ematen. Gainera, ikerketa laborategiak ezagutu ahalko dituzu eta baita bertako ekipamentu teknologikoa ere.  

6 gune egongo dira eta gune bakoitzean ikerketa lerro batzuei buruzko proiektuak azalduko dira. Aukeratu zure intereseko gunea. 

  • 11.eraikuntzako A gunea: Datuen analisia eta zibersegurtasuna, Software ingeniaritza eta Seinaleak eta komunikazioak.  
  • 11.eraikuntzako B gunea: Makina elektrikoak, Biltegiratze sistemak, Sistema elektronikoak eta Automatizazioa eta robotika. 
  • 10.eraikuntzako A gunea: Fluidoen mekanika, Errendimentu handiko mekanizazioa, Gainazalen teknologiak, Materialak eraldatzeko prozesuak eta Diseinu mekanikoa. 
  • Iturripeko A gunea: Diseinua, Berrikuntza eta antolakuntza, Operazioen zuzendaritza eta Ekonomia zirkularra. 
  • Iturripeko B gunea: Plastiko eta konpositeak, Akustika eta bibrazioak eta Biomedika. 
  • Orona Ideo gunea (Hernani): Makina elektrikoak, Biltegiratze sistemak, Sistema elektronikoak eta Fluidoen mekanika.  

Ikerketa taldeetako jardunaldian izena emateko esteka hau da (baino adi, galdetegi berdinean jarraian azaltzen den ekintzako izen ematea ere badago eta)

Apirilak 27 - Master Azoka (3.eta 4.mailakoei zuzenduta) (11:15-12:25 )

Gradua bukatzen ari zarenez, Mondragon Unibertsitatean ikasi daitezkeen masterrak ezagutzeko aukera eskaini nahi dizugu zure etorkizunerako interesgarria izan daiteke eta. Master bakoitza aurkezteko ordu erdiko saio paraleloak egingo dira, eta bi masterretan interesatuta egon zaitezkeenez, bi txanda antolatu ditugu. Eman izena azpiko botoian eta esaiguzu txanda bakoitzean zein masterretako informazio saiora konektatu nahi duzun. 

Eman izena interesatzen zaizkizun ikerketa talde eta master saioetan

 

GBL aurkezpen saioa (data zehazteke)

Ezagutu itzazu datorren urtean egingo duzun GBLaren nondik norakoak: zein aukera dituzun, prozeduak, gai aukerak…

Titulazio bakoitzak egun eta ordu desberdin batean antolatuko du saio hau. Irakasle taldeak Mudle bitartez jakinaraziko ditu zehaztapenak.  

 

Maiatzaren 4ko jardunaldia masterreko 1.eta 2.mailako ikasleei zuzenduta dago eta saioak bi zati izango ditu: doktoretza programaren aurkezpena eta ikerketa lerroek eskaintzen dituzten tesi eskaintzen aurkezpena.

Maiatzaren 3an aldiz masterreko 1.mailakoei zuzendutako beste jardunaldi bat egingo da.

 

Maiatzak 4 - Ikerketa ibilbidearen aurkezpena (11:00-13:00)

11:00-12:00 Doktoretza tesiak zertan datzan azalduko da eta Ingeniaritza Aplikatuko doktorego programaren aurkezpena egingo da.

Hemen ikus dezakezu iaz hainbat doktoregairi grabatutako elkarrizketa.

12:00-13:00 Ezagutu ikerketa lerroek dituzten tesi eskaintzak

Mondragon Goi Eskola Politeknikoan 18 ikerketa talde ditugu, 5 talde nagusietan banatzen diren 18 espezialitate hain zuzen ere. Ikerketa talde hauek enpresen lehiakortasuna hobetzeko garapenak egiten dituzte, eta era berean, erakunde publikoek sustatutako ikerketa proiektu irekietan ere parte hartzen dute.

Identifika ezazu gehien interesatzen zaizun ikerketa gaia eta ikerketa taldeek eskaintzen dizkizuten ikerketa tesiak ezagutu ahalko dituzu.

 

Eman izena doktoretza programa eta tesi eskaintzak ezagutzeko saioetara

 

Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza fakultateak egiten duen ikerketa aktibitatea gertuagotik ezagutu nahi baduzu, IKERTZEN aldizkarian eta Teknopolis telebista programan topatu dezakezu lagin txiki bat.

 

Maiatzak 3 - MBL aurkezpen saioa (12:00-13:00)

Ezagutu itzazu datorren urtean egingo duzun MBLaren nondik norakoak: ze aukera dituzun, prozedurak, gai aukerak…